Ongi etorri Mutualiako Kampus birtualera.

Mutualiak, enpresei zerbitzu integrala eta egungoa eskaintzeko, kudeaketari eta zerbitzuei aplikatutako teknologia berrien garapenaren aldeko apustuaren barruan, atari hau jarri du martxan enpresen beharrei berehalako erantzuna bermatzeko eta haien autonomia errazteko..

Kampus honek aukera ematen du laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako hainbat gairi buruzko  hezkuntza-jarduerak egiteko. Helburu nagusia da biztanleria babestua sentsibilizatzea laneko ezbehar-tasa murrizteari buruz, arriskua ezagutuz eta kudeaketa-sistemak hobetuz eta integratuz.

Kampus Birtualean aurkezten ditugun hezkuntza-jarduerak MUTUALIAko kide diren pertsonei eta enpresei zuzenduta daude, MUTUALIAren dibulgazio-jarduera presentzialen eskaintza osatzeko, eta ez dute kostu gehigarririk.

Kampus birtualak hiru jarduera mota ditu: dibulgazio-jarduerak, lan espezifikoetarako jardunbide egokiak eta oinarrizko ikastaroak.

"Kampus birtual honetan eskaintzen diren jarduerek (oinarrizko ikastaroek izan ezik) ez diote erantzuten enpresak langileei prestakuntza emateko duen betebeharrari, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 19. artikuluaren arabera, eta jarduera horiek prestakuntza horren osagarri dira".

Ezagutu eskaintza  katalogoan nabigatuz eta erregistratu.

Si tienes cualquier duda sobre cómo inscribirte ponte en contacto con : formacion@apa.es